6 de Octubre 2019 - October 6th 2019 - Vitoria Gasteiz
Swimrun Race 

 






Short - Head Swimrun Series

Epic Landus Short  - Head Swimrun Series

Parte hartu Head Swimrun Series-en. HEAD SWIMRUN SERIES by GARMIN estatuko Swimrun lasterketarik onenak elkartzeko sortu dira. Kirol honen izpiritu eta esentzia mantentzen dituzten ibilbideak.
Leku basatietan, segurtasun eta ingurumenarekiko errespetua bermatuz antolatutako lasterketak.


https://www.headswimrunseries.com/


EPIC LANDUS SWIMRUN SHORT - HEAD SWIMRUN SERIES


TALDEKO PREZIOAK

SHORT

2019/5/15era arte

129 €

2019/5/16
2019/09/14

159 €

2019/09/15
2019/09/29

199 €

 


INSKRIPZIOA



EPIC LANDUS SWIMRUN SHORT - ARAUDIA

SEGURTASUNA

Epic Landus Swimrun lehiaketan parte hartzaileen segurtasuna punturik garrantzitsuena da.


Bikoteka izatearren, pertsona bat bakarrik ez da inoiz geratuko.


Ezin dira 10m baino gehiagoko tartea bikotekideen artean egon. (10 metroko luzeera duen kordoi elastiko batetik elkartuta egotea gomendatzen da).

Igeriketa-tarteetan, itsasontziak, neumatikak eta piraguak egongo dira segurtasun eta zaintza baliabide bezala.

· Anbulantzia.

· Jan-edanak hartzeko guneak

· Talde guztiek jarraipen-txipa izango dute.

· Parte-hartzaileek aseguru baimena eguneratua beharko dute edo probaren egunerako asegurua kontratatu. Gehiago irakurri hemen.


Derrigorrezko materiala:

· Neoprenoa (Gutxienez 1 bikoteko)

· Igeri egiteko txanoa (antolakuntzak banandutakoa)

· Zapatillak

· Silbato bat, parte-hartzaile bakoitzeko

· kit laguntza (1) (informazio gehiago hemen)

Aukerako materiala:

· Igeri egiteko betaurrekoak

· Palak/manoplak

· Aletak

· Tuba

· Pull-buoy (baimendutako gehienezko neurria, 100cmx40cm)

· Hidratazio motxila

·  Janaria eta edaria 


3. KONTROL-PUNTUAK:

· Hainbat kontrol puntu egongo dira ibilbidean zehar.

· Taldeek kontrol puntura iritsi behar dute aldi berean.

· Taldeek kontrol puntu guztietatik pasatu behar dute.


4. MEDIKUAK

· Mediku-baliabideen kokapena eta gorabeheren kudeaketa, lasterketako Briefing-ean (nahitaezko asistentzia) emango eta komunikatuko da.

5. LASTERKETA ETA GEHIENEKO DENBORAK:

• Denbora hasiko da irteerako txistua entzuten denean eta azken taldekideak helmugako lerroa gurutzatu duenean amaitzen da.

• Mozketa denbora bat gongo da.

• Laugarren hornidura gunean 4 orduko gehieneko denbora ezartzen da.

• Helmugara iristen ez diren taldeak ez dira sailkapenetan agertuko eta ez dira sarirako hautagaiak izango.


6. TALDEAREN ERANTZUKIZUNA:

• Parte-hartzaileek arauak ezagutu eta jarraitu egin behar dituzte.

• Parte hartzaileek larrialdietan laguntza eskaini behar diete behar duten beste edozein talde bati, bestela, deskalifikatu egin ahal izango dira.

• Edozein zabor-mota botatzeak deskalifikazioa dakartza. Zaborra botatzea mehatxu bat da inguruarentzat eta bertako biztanleentzat, ondorioz lasterketa desagertzea ekar dezake.

• Parte hartzaileak euren arriskupean lehiatuko dira ekitaldi honetan, bidegurutzeak, laku eta bidexkak barne. 

• Talde guztiek erantzukizun-deskargua sinatu behar dute erregistroaren unean. Sinatu ez dutenek ezingo dute lasterketan parte hartu.