6 de Octubre 2019 - October 6th 2019 - Vitoria Gasteiz
Swimrun Race 







Long - Ötillö Merit Race

Epic Landus Long  - Ötillö Merit race

“Korridorearentzako esperientziaz, segurtasunaz, kalitateaz eta lasterketaren antolamenduaz hitz egiten dugunean, Ötillö Merit Race lasterketak bere klasean onenak direla uste dugu. Lasterketa hauek bere lurraldeko hoberenak izaten dira, eta Swimruneko norabidea gidatzen duten faroak bezala ikusten ditugu. "


- Michael Lemmel, ÖTILLÖ Swimrun World Series-eko zuzendaria.


Epic Landus Swimrun Long-eko taldeak puntuak lortuko dituzte ÖTiLLÖ Swimrun rankingerako


ÖTILLÖ Swimrun Merit Races lasterketa guztiak ÖTILLÖko aseguruak babesten ditu. Horrek esan nahi du, arrazoi medikoengatik lasterketara joan ezin baduzu, inskripzioaren dirua itzuliko zaizu. Eta lasterketan istripua izanez gero, babestuta zaude.



EPIC LANDUS SWIMRUN LONG - ÖTILLÖ MERIT RACE PRECIOS

TALDEKO PREZIOAK (Individuala Sprint izan ezik)

LONG

2019/5/1 5era arte

164 €

2019/5/16
2019/09/14

198 €

2019/09/15
2019/09/29

244 €


INSKRIPZIOIA



SWIMRUN ID

Sortu zure Swimrun identifikazioa ("Swimrun ID") Ötillö Swimruneko kontuan.

Zure puntuak Ötillo Swimruneko Rankinean zenbatuko dira.





ÖTILLÖ SWIMRUN ASEGURUA 

"ÖTILLÖ Swimrun" asegurua nazioarteko aseguru-konpainia ezagun bateko

asegurua da swimrunnersentzat. Aseguru hau lasterketa baterako bakarrik eros
daiteke (Epic Landus) edo ÖtillÖ Swimrun eta Merit Races denboraldi osorako.







EPIC LANDUS SWIMRUN LONG - ARAUDIA

SEGURTASUNA

Epic Landus Swimrun lehiaketan parte hartzaileen segurtasuna punturik garrantzitsuena da.


Bikoteka izatearren, pertsona bat bakarrik ez da inoiz geratuko.


Ezin dira 10m baino gehiagoko tartea bikotekideen artean egon. (10 metroko luzeera duen kordoi elastiko batetik elkartuta egotea gomendatzen da).

Igeriketa-tarteetan, itsasontziak, neumatikak eta piraguak egongo dira segurtasun eta zaintza baliabide bezala.

· Anbulantzia.

· Jan-edanak hartzeko guneak

· Talde guztiek jarraipen-txipa izango dute.

· Parte-hartzaileek aseguru baimena eguneratua beharko dute edo probaren egunerako asegurua kontratatu. Gehiago irakurri hemen.


Derrigorrezko materiala:

· Neoprenoa (Gutxienez 1 bikoteko)

· Igeri egiteko txanoa (antolakuntzak banandutakoa)

· Zapatillak

· Silbato bat, parte-hartzaile bakoitzeko

· kit laguntza (1) (informazio gehiago hemen)

Aukerako materiala:

· Igeri egiteko betaurrekoak

· Palak/manoplak

· Aletak

· Tuba

· Pull-buoy (baimendutako gehienezko neurria, 100cmx40cm)

· Hidratazio motxila

·  Janaria eta edaria 


3. KONTROL-PUNTUAK:

· Hainbat kontrol puntu egongo dira ibilbidean zehar.

· Taldeek kontrol puntura iritsi behar dute aldi berean.

· Taldeek kontrol puntu guztietatik pasatu behar dute.


4. MEDIKUAK

· Mediku-baliabideen kokapena eta gorabeheren kudeaketa, lasterketako Briefing-ean (nahitaezko asistentzia) emango eta komunikatuko da.

5. LASTERKETA ETA GEHIENEKO DENBORAK:

• Denbora hasiko da irteerako txistua entzuten denean eta azken taldekideak helmugako lerroa gurutzatu duenean amaitzen da.

• Mozketa denbora bat gongo da.

• Laugarren hornidura gunean 4 orduko gehieneko denbora ezartzen da.

• Helmugara iristen ez diren taldeak ez dira sailkapenetan agertuko eta ez dira sarirako hautagaiak izango.


6. TALDEAREN ERANTZUKIZUNA:

• Parte-hartzaileek arauak ezagutu eta jarraitu egin behar dituzte.

• Parte hartzaileek larrialdietan laguntza eskaini behar diete behar duten beste edozein talde bati, bestela, deskalifikatu egin ahal izango dira.

• Edozein zabor-mota botatzeak deskalifikazioa dakartza. Zaborra botatzea mehatxu bat da inguruarentzat eta bertako biztanleentzat, ondorioz lasterketa desagertzea ekar dezake.

• Parte hartzaileak euren arriskupean lehiatuko dira ekitaldi honetan, bidegurutzeak, laku eta bidexkak barne. 

• Talde guztiek erantzukizun-deskargua sinatu behar dute erregistroaren unean. Sinatu ez dutenek ezingo dute lasterketan parte hartu.